Zer da Kristau izatea?




Galdera: Zer da Kristau izatea?

Erantzuna:
Hiztegiaren arabera Kristaua “Jesus Jainkoa dela sinesten duena eta Haren irakatsiak bizitzako eredutzat dituena, Kristoren erlijioaren jarraitzailea“ da. Hau Kristau bat zer den ulertzeko abiapuntu egokia bada ere, definizio sekularra den neurrian, laburregia da eta ez du guztiz azaltzen Kristautasunaren funtsa bibliak egiten duen moduan.

Kristau hitza hiru bider agertzen da Itun Berrian (Eginak 11:26; Eginak 26:28; 1 Pedro 4:16). Jesukristoren jarraitzaileei Antiokian deitu zitzaien “Kristau” lehen aldiz (Eginak 11:26), euren jokabidea, jarduera eta diskurtsoa Kristoren berberak zirelako. Hasera batean Antiokian sinesgabeek erabili zuten hitz hau, Kristauak gutxiesteko mespretxuzko goitizen moduan. Hitzez hitzeko esanahia “Kristoren alderdikoa” edo “Kristoren jarraitzailea” da. Hiztegiaren definizioarekin bat egiten du beraz.

Tamalez, denboraren poderioz, "Kristau" hitza asko aldendu da haserako esanahitik eta sarritan moraltasun haundiko pertsona erlijiosoak definitzeko erabiltzen da, Jesukristoren benetako jarraitzaile birjaioa deskribatu ordez. Jesukristorengan sinesten ez duen eta federik ez duen jende askok bere burua Kristautzat hartzen du, herrialde “Kristau” batean bizi delako edo elizara joaten delako soilik. Baina elizara joateak, zoritxarrekoei laguntzeak edo pertsona ona izateak ez gaitu Kristau bihurtzen. Ebanjelari batek behin ondo esan zuen bezala “Elizara joateak ez gaitu Kristau egiten, garajera joateak auto bihurtzen ez gaituen bezala”. Eliza bateko partaide izateak, mezetara sarritan joateak eta elizarako laguntza emateak, ez gaitu Kristau bihurtuko.

Bibliak, Jainkoak ez gaituela onartuko ekintza onak burutzeagatik irakasten digu. Tito 3:5-k dioenez “Jainkoak salbatu gintuen, ez zuzentasunez burutu genituen ekintzen bidez, Bere errukiaren bidez, garbikunde eta birsortzearen bidez eta Espiritu Santuaren berrikuntzaren bidez baizik”. Beraz, Kristau bat Jainkoaren bidez berriz jaio den norbait da (Joan 3:3; Joan 3:7; 1 Pedro 1:23), Jesukristorengan fedea eta konfiantza jarri dituena. Efesiarrei 2:8: “Graziaz salbu gara federaen bidez, eta ez gure kabuz lortu dugulako, Jainkoaren oparia eta dohaina delako baizik. Benetako Kristau bat bere bekatuez damu den eta bere fedea Jainkoarengan jarri duen hori da. Benetako Kristauak ez du besterik gabe erlijio bat, kode moral bilduma bat edo gomendio eta debeku zerrenda bat jarraizten.

Benetako Kristau bat bere fedea eta konfiantza Jesukristorengan jarri dituen hori da, Jesus gurutzean gure bekatuak ordaintzeko hil zela sinesten duena, hirugarren egunean heriotzaren gaineko garaipena lortuz berpiztu eta beregan fedea dugun guztioi betiereko bizitza emango digula sinesten duena. Joan 1:12–k dio: “Baina onartu zuten guztiei, Haren izena sinetsi zuten guztiei, Jainkoaren seme-alaba izateko eskubidea eman zien”. Benetako Kristaua horixe da, Jainkoaren seme-alaba, Jainkoaren benetako sendiaren partaidea, Jesukristoren bidez bizitza berria jaso duena. Benetako Kristaua besteenganako duen maitasunagatik eta Jainkoaren Hitza betetzeagatik bereizten da. (1 Joan 2:4; 1 Joan 2:10).

Hemen irakurritakoak bultzaturik Kristoren aldeko erabakirik hartu al duzu? Horrela bada, mesedez klikatu ezazu “Nik Kristo onartu dut gaur” dioen beheko botoia.



Itzuli euskarazko orri nagusira



Zer da Kristau izatea?