Jesus Jainkoa al da? Jesusek Jainkoa zela inoiz aldarrikatu al zuen?




Galdera: Jesus Jainkoa al da? Jesusek Jainkoa zela inoiz aldarrikatu al zuen?

Erantzuna:
Jesusen hitzak ez dira Biblian jasotzen inoiz modu hontan: “Ni Jainkoa naiz.” Honek ez du esan nahi, hala ere, Jainkoa zela inoiz aldarrikatu ez zuenik. Hartu ditzagun adibidez Jesusen hitzak Joan 10:30-an, “Ni eta Aita bat gara.” Hasera batean, ez dirudi Jainkoa dela aldarrikatzen ari denik. Hala eta guztiz ere, ikusi dezagun Juduek zein erreakzio izan zuten hitz hauen aurrean, “Ez zaitugu beste ezergatik harrikatuko, erantzun zuten Juduek, baina bai blasfemiagatik, zu bezalako gizon soil batek Jainkoa izatea aldarrikatzeagatik” (Joan 10:33). Juduek Jesusek hitz horietan Jainkoa zela zioela ulertu zuten. Jarraian datozen paragrafoetan Jesusek ez du zuzenketarik edo argipenik egiten “Nik ez dut aldarrikatu Jainkoa naizenik” hitzak esanaz adibidez. Honek adierazten duena zera da, “Ni eta Aita bat gara” hitzen bidez Jesusek benetan Jainkoa zela aldarrikatu zuela (Joan 10:30). Eta Joan 8:58 beste adibide argi bat da. “Jesusek aitortu zuen, nik egia esan dizuet, Abraham jaio aurretik, Ni naiz!” Eta berriz, erantzun moduan, Juduek harriak altxatu zituzten Jesus harrikatzeko saiakera batean (Joan 8:59). Zergatik nahiko lukete Jesus harrikatu Harek ez balu Juduek blasfemiatzat hartzen zuten ezer esan, hots, Bera Jainkoa zela?

Joan 1:1-k dio “Hitza Jainkoa zen” eta Joan 1:14-k“Hitza haragi bihurtu zen.” Honek argi eta garbi azaltzen du Jesus haragizko Jainkoa dela. Eginak 20:28-k dio "...Jainkoaren Elizako artzain izan zaitezte.” Eta nork erosi zuen Eliza Bere odolarekin? Jesuskristok. Eginak 20:28-k adierazten du Jainkoak Eliza Bere odol propioagatik trukatu zuela. Ondorioz, Jesus Jainkoa da!

Tomas ikasleak Jesusi aitortu zion Harengatik kezkatua zegoela, “Nire Jauna eta Jainkoa” (Joan 20:28). Jesusek ez zituen Tomasen hitzak zuzendu. Tito 2:13-k gure Jainko eta Salbatzailearen etorrera arte itxaroteko adore ematen digu – Jesukristoren etorrera (ikusi baita 2 Pedro 1:1). Hebrearrei 1:8-an, Jainkoak Jesusi buruz zera dio, "Semeari buruz esan zuen, ‘Zure tronuak, O Jainkoa, betiereko iraupena izango du, eta zintzotasuna, zure erreinuaren muina izango da.’”

Apokalipsian, aingeru batek Joan apostoluari Jainkoa bakarrik gurtu behar duela erakusten dio (Apokalipsia 19:10). Liburu Sainduetan behin eta berriz Jesus goretsia da (Mateo 2:11; 14:33; 28:9,17; Lukas 24:52; Joan 9:38). Jesusek inoiz ez dio inori errieta egin Bera gurtzeagatik. Jesus ez balitz Jainkoa, jendeari Bera ez gurtzeko esango lioke, Apokalipsiko aingeruak egin zuen moduan. Badaude beste hainbat paragrafo eta pasarte Liburu Sainduetan Jesusen jainkotasuna argudiatzen dutenak.

Jesus Jainkoa dela dioen arrazoi nagusia gurutzean dago. Jesus Jainkoa ez balitz, Haren heriotza ez litzateke munduko bekatu guztiak barkatzeko nahikoa izango (1 Joan 2:2). Jainkoak bakarrik ordain zezakeen horrelako bekatu amaigabe bat. Jainkoak bakarrik har dizake beregain munduko bekatuak (2 Korintiarrei 5:21), hil eta gero berpiztuz – horrela bekatuaren eta heriotzaren gaineko garaipena egiaztatuz.



Itzuli euskarazko orri nagusira



Jesus Jainkoa al da? Jesusek Jainkoa zela inoiz aldarrikatu al zuen?